Berako inauterietako igandean Altzateko plazan egindako grabaketa. Berako gazteak konpartsan atera dira, mutilak inude jantzita, eta emakumeak, berriz, artzai jantzita. Goizean, eguraldi euritsua dela eta zuzenean Eztegaratik Agerrako elkartera joan dira. 49 bikotek hartu dute parte. Arratsaldean, ongi bazkaldu ondotik, eta eguraldiak hobera egin duela aprobetxatuz, Eztegara eta Altzate arteko ibilbidea egin dute. Grabaketa hontan inude eta artzaien itzuliaren bukaera ageri da.
Egilea: Iñigo TelletxeaData: 19/02/2012