Bera – Iñude eta artzaiak

Berako inauterietako igandez egindako grabaketa. Berako gazteak konpartsan ateratzen dira, mutilak neskaz, iñudez, eta emakumeak mutilez, artzaiez jantzirik. Herriko musikarien laguntzarekin herriko karrika guztiak gurutzatzen dituzte goizez inauteriak zabalduz. Arratsaldean azken bira bat ematen dute Altzareko karrikan. Grabaketa honek hain xuxen iñude eta artzaien biraren amaiera islatzen du.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 06/03/2011