Bera – Glin-Glan

Urtero urtezahar edo gabon-zahar eguneko arratsaldean Berako herrian ospatzen den “Glin-Glan”aren grabaketa. Haurrak auzoz auzo ibiltzen dira etxeko atarietan Glin-Glan kantuarekin eskean. Lehen fruitu lehorrak, gaztainak, frutak etab botatzen ziren leihoetatik, gaur egun berriz goxokiak eta litxarkeriak.

Egilea: Iñigo Telletxea
Data: 31/12/2011