Bera – Ataskoa tunelean

Bera parean, N121A errepideko Alkaiagako tunelean, atasko batean egindako grabaketa. San Ferminak hasteko egun bat falta denean, trafikoa ugaritzen eta pilatzen hasi da Lesaka eta Iruñearako norabidean, tuneleraino iristen den lerro luzea sortuz. Tunelaren barrenean, autoetatik irteten den besta-musika kontrako norabidean pasatzen diren kamioien orroen oihartzunarekin borrokatzen da.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 05/07/2013