Belate – Errepide zaharra

Almandoz herriaren parean hasten den Belateko mendateko errepide zaharrean egindako grabaketa. Errepide berrian egiten ari diren lanek trafikoa errepide zaharretik desbideratu dute. San Blasko ostatuaren parean, bertako langile batek botilak botatzen ditu kontenedorera, eta urrunean poliziaren megafonoak zeozer dio. Istripu bat izan da.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 16/08/2011