Beire – Frontoia

2007 mugitu zuten frontoia lekuz Beiren. Gaur egun duen kokapenaren aurretik, frontoia herriko plaza bertan egon ohi zen, Ezpeleta jauregiaren horma bat profitatuz. Hain zuzen horrexegatik zen ezaguna frontoia, ohiko ezker paretaren ordez eskuin pareta baitzuen. Grabaketa honetan ondoko herriko gazte zenbait pilotan ari dira, euskaraz.

Egilea: Luca Rullo
Data: 11/09/2020