Iturria: Abuztuaren 15eko bazkalondoa, (1979) Elkar argit., (1985).
Joxe Austin Arrieta Ugartetxea
Nik ez dakit nola baina gertatu egin da. Goibeltzen hazia zen bazkalondoko tertulia, baina hona hemen berriro alaitasun-giroa. Agian patioko leihoa ez dakit zenbat aldiz hertsi ondoren, oraingoan berriro zabaldu egin dugulako: kerik ez, goiko Joxerenean beste txanpan botila baten deskortxeari dagizkioten festak, eperrik ez, beheko Pedrorenean familia osoak ekin dion kantua (“Festara” hain zuzen, oso desafinatuki, egia esan), kiratsik ez. Eperrik ez, edo haren kantu gogaikarririk ez, behinik behin. Bakailau isatsaren kiratsik ez, edo hura estaltzen duen beste usain bortitzagorik nagusi…, ez dakit.
Egilea: Joxe Austin Arrieta UgartetxeaData: 15/08/2013