Donostia – Baserriyan (1894)

Iturria: Baserriyan (Euskal-Erria : revista bascongada, 1894)
Rosario Artola (1869-1950)
Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiaren jatorrizkoa (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Biotzian senti det zoriontasuna,
zelai eder abetan zer edertasuna;
ezer ez da aditzen au isiltasuna,
bakarrikan choriyak, ¡ai! alaitasuna,
aize fresko ederra au da osasuna.

Errekacho garbiyak espillu moduban,
arboldegi ederrak beraren onduan;
ainbeste pisti pollit gain ta inguruban
¡zein bizi litekean baserri chuluan,
neretzat gauz oberik ez dago munduan!

Modu ontan pentsatzen neguen artian,
zerebait senti nuben alako batian,
au zan kanpai soñua gabaren antzian,
eta arek zer pena neri eman ziran,
¡errira etortzeko esaten baiziran!

Deskargatu jatorrizko artikuloa PDF euskarrian

Egilea: Rosario Artola (1869-1950)
Data: 14/05/1894