Arrauntz – Pastizaren errezeta

aierra

Jacques Ayherra, nere aitona, Miarritzen sortu zen 1928ko azaroaren 17an. Nere amona, Jeanne Betachet, 1928ko urriaren 27an sortu zen Arrautzen, Ustaritzeko auzo batean. Jacquesek bere bizitzaren zati haundi bat pasa du “euskal pastiz” ezagunak egiten. Jeannek, erosleekin harremanak gustatzen bait zaizkio, kutxa zaindu zuen. Bi okindegi ukan zuten, lehena Maulen, 1965ean Baionan instalatu aitzin. Jacquesek gogoz ezagutzen du bixkotxaren errezeta, kuaderno berde batean atxikitzen duena. Bera herabe da eta frantsesez hitz egiten du. Jeanne indar handiarekin mintzatzen da eta euskaraz itzultzen digu berak egiazki ezagutzen ez duen familia errezeta. Biek irri eginen dute, oroituko dira, eta noizbehinka aharratuko dira, hirurogei urtez egin duten bezala.
Lehen atala: pasta
Dokumentari osoa entzuteko bisita ezazu HOTS! web irratia.

Egilea: Stéphane Garin
Data: 22/11/2010