Azkoitia – Hilobirako prozesioa

Aste Santuan, Ostiral gauez Azkoitin egindako grabaketa. Hilobirako prozesioaren antzezpena Kale Nagusian behera doa, bi pausu, musika banda eta prozesioan kandelak eskutan dituztela doan jendetzarekin. Musika Bandak Chopinen Hileta Martxa ezaguna jotzen du eta pausuek makilekin erritmoa jarraitzen dute. Jende asko dabil prozesioan. Azkoitikoak Gipuzkoako prozesio ezagunenetakoak dira.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 18/04/2014