Zubietako, Aurtizko eta Iturengo joaldunak kalera atera dira Errege Egunaren bezperan, inauteriak laster heldu direla iragartzeko eta besta giroa sortzeko. Aitzinetik, bakoitzak bere herrian afaldu du. Goizeko 02:30 aldean Zubietarrak Aurtitzera iritsi dira. Bertako joaldunekin elkartu ondotik, elkarrekin joareak astintzen hasi dira herriko kaleetan. Gero ohiko itzulia eginen dute, elkarrekin Ituren aldera joanez. Ez dira joaldunak giroa sortzen bakarrak: trikiti ta pandero jole talde batek herriko kaleak girotzen ditu musikaz.
Grabaketan Zubietarrak Aurtitzera ailegatzen diren unea adi dezakegu.
Bai, ni Beratarra.
Egilea: Iñigo TelletxeaData: 05/01/2015