Astigarribia – haranetik

astigarribia_harana

Astigarribiako gainaldetik egindako grabaketa. Trafikoak, ibaiak marrazten duen bailara osoan beti presente dagoenak, oraingoan urrunetik, herriguneko bestelako aktibitateak entzuteko modua eskaintzen du. Haizeak inguruko mahastietako hostoak mugitzen ditu, langile bat lanean ari da elizaren inguruan, eta tartean, abereak, behiak, kaioak, bestelako hegaztiak.

Egilea: xabier erkizia
Data: 20/11/2015