Arrasate – Motorrak eta astoak

Iturria: Bertso berriak gerra-ostean jarriak (1994). Joxe Manuel Arriola (1916-). 36 orr. “Kalezañak” bertso saila.

Oraintsu arte ia
egiten zan lana,
animalien bitartez
ia kasik dana.
Tresnak zauzkatenak
esaten zutena:
«zikiña besterikan
eztakarte ona».

Orain eztakarte
usain zikiñikan,
kendu dira astuak
kaleetatikan.
Bañan eztago asko
gauza oberikan, automobillak ezto
nun kabiturikan.

Baldin bi badijoaz
reglak dakitenak,
amar bai dijoazte
ez dakitzatenak.
Gañera beti azkar
jun bear dutenak,
errukarriak dira
oien ondorenak.

Astuak zeregiñak
ematen zituzten,
baiña orain okerro
gerade ikusten.
Tresnak kabitu ezinda
maiz dira ibilten,
gero gertatzen dana
ezta errez esaten.

Beti badira illak
eta zaurituak,
gero bear dituzte
juez da medikuak.
Bideak ireteko
bai mekanikuak,
eraman detzatezen
tresna puskatuak.

Bitartean or dabil
berriz oñezkoa,
orrentzat entzuna det
dei bat premizkoa.
Asko ta askontzako
bai bearrezkoa,
eztala ta izango
nago neu naikoa.

Gaitz bat oso okerra
ibiltzen jakin ez,
baña okerragoa
jakiterik nai ez.
Besteren zeregiñak
ondo jakin berez,
baña norbereenak
erakutsita ere ez.

Egilea: Joxe Manuel Arriola
Data: 14/05/1968