Arnegi – arrabots gaitzak (1920)

Iturria: Mañex Etchamendy bertsularia (Auspoa, Tolosa, 1972)
Piarres Lafitte (1901-1985) ikerlariak egindako bilketa. Mañex Etchamendy (1873-1960) bertsulariaren lanak.
Uholdetik landa. 122. orr.

Eguerdi aitzinean haurrak jalgi ziren eskolatik usaian bezala, maiatzaren. 20ean. Politenean eguerdi irían entzun zituzten oihu batzu: “Haur bat urean erori da!” Jendea ur-handirat lasterka ari zen Bentetara buruz. (…) Mixel ttipiaren gorputza handik zortzi egunen buman Soubelet guardak atxeman zuen arrantzan ari zelarik Ganelain xiloan.

Uri-erauntsi izigarriak
erori dire mendian,
Urak burrustan jautsi baitire
arrabots gaitzen erdian,
Arbolak eta arrokak ere
errotik joanez pasaian;
Ibai guziak hantu zitzauzkun
denak fundituz zelaian.

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: Mañex Etchamendy (1873-1960)
Data: 20/05/1920