Armendarits – Sonidos de clairon (1923)

Fuente original: Armendaritze haur begiz / Armendaritz con ojos de niño (Auspoa, Tolosa, 1990)
Beñat “Karrika” Mendisco
Bestaberri. Página 25.

Adorazione ondoko gau batez, kleron soinua sukalderaino aditu ginuen. Irrati eta telebixtarik ezagutzen ez zuten haurrentzat, kleron aire baten aditzea ere zerbait bazela!
Lasterka, kontraborta deitzen ginuen etxe bazterrerat jalgi ginen. Ez zen dudarik: ldigarai Bestaberriri buruz ezpainen zaluarazten hasia! Gogotik ufatzen zukeen Idigaraitik Karrikaraino hain ongi adiarazteko. Ixtant bat ixildu zenean, urrunetik beste kleronari batek ihardetsi zion. Harrizko alki baten gainean jarririk, argizari-xuritarat, xoratuak atxiki gintuzten. Herriko arrabots guziak, ala ezkila dorreko oren, ala zakur erausi, ala apo hixtu hits, kleron aire heiekin batean beharrietarat heltzen zitzaizkigun, gauak eta urrunetik aditzeak ekartzen duten goxotasunarekin.

Descargar facsímil original en PDF

Autor: Beñat Mendisco
Fecha: 03/06/1923