Armendaritze – Errabotea lurrera (1923)

Iturria: Armendaritze haur begiz (Auspoa, Tolosa, 1990)
Beñat “Karrika” Mendisco
Errabotea. 15. orr.

1923 zen. Bortz urte nintuen… Primadera zitaken. Banba! Arrabots izigarri batek zelai guzia inarrosi zuen. Errabotea dena betan, lur ikara batek zimenduak arraildu balazkio bezala, plazako alderat erori zen.
Jakin zazue berria laster hedatu zela:
- Errabotea erori! Errabotea erori!
Zorigaitz handi batek herri guzia jo zuela iduritu zitzaitan.

Deskargatu Faksimila PDF euskarrian

Egilea: Beñat Mendisco
Data: 03/04/1923