
Arbizuko plazan ihoteetako asteartez egindako grabaketa. Herritar mordoa, umeak bereziki mozorrotuta, plazaren bueltan bildu dira Ihoteetako pertsonai nagusi diren Attun handiya eta Amiñ txikiyaren erretzea ikustera. Bi pertsonaiak irudikatzen dituzten panpinak soka luze batetik zintzilik daude, eta haien azpian sua biztu ondotik gora eta behera eramaten dituzte panpinak, haiek ere su hartu arte. Ekitaldi honekin eman ohi diote amaiera arbizuarrek Iyoteei.
Egilea: Iñigo TelletxeaData: 17/02/2015