Andoin – Inauteri dantza

25. Egino. Inauterietako dantza herriko plazan

Arabako Asparrena eskualdeko Andoin herriko inauterietan egindako grabaketa. “Porrero”ek eta lastozko gizonak etxez etxeko karrikabuelta egiten dute musikaren eta zintzarri nahiz karraken laguntzarekin, bukaeran denak elkarrekin inauterietako dantza ospatzeko.
Andoinek, Ilarduia eta Egino herriekin batera ospatzen ditu Inauteriak. Hiru herri hauetan 1936an utzi zioten inauteriak ospatzeari. 2007an herritar talde batek, bizi ziren lekuko batzuen testigantzan eta testu batzuetan oinarrituz, berreskuratu zituzten, eta lan hau egiteko elkarte kultural bat sortu zuten, Ilegan deitzen dena (ILarduia-EGino-Andoin). Asparrenako Udala, Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza bati esker, ikerketa lanak bukatu eta inauteri hauek ezagutzera eman zituzten hainbat hitzaldi eta DVD baten bidez Lehen herri bakoitzean egiten ziren Inauteriak, eta egun gehiago irauten zuten. Orain hiru herriek elkarrekin ospatzen dituzte.

Informazio eta argazki gehiagorako deskargatu PDF dokumentu hau eta/edo honako hau.

Egilea: Aintzane Erkizia
Data: 11/02/2012