Amurrioko XII. kanpai kontzertuaren egunean egindako grabaketa. Kanpaijoleen topaketaren egitarauaren barnean, mezaren ondotik, bildutako jole guztiek banaka beraien herrietako joaldiak interpretatu dituzte. Horietako batzuk elizdorreko kariloi herrikoiarekin egin dira. Amurrioko karilioia Euskal herrian dauden bakanetakoa izateaz gain, ezkil kopuruaren arabera haundiena da, 25 ezkilekin. Kasu honetan, Itziar Larrinagak “Uso txuria” euskal kantu herrikoia jotzeko ardura.
Esker bereziak antolatzaileei beraien eskuzabaltasunarengatik.
Egilea: Xabier ErkiziaData: 26/09/2015