Amezketa – Talai dantza

IMAG0282

Inauterietako lehen egunean, igandez Amezketako plazan, goizean goiz egindako grabaketa. Auzoz auzo eta etxez etxe inauterien berri ematen hasi baino lehen, plazan bildutako dantzariek Talai dantza tradizionalaren lehen saioa egiten dute, indarrez beteta.
Talai dantza inauterietan dantzatzen den makil-dantza da, herriko gazteek bikoteka, eta zortziko taldean dantzatzen dutena.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 19/02/2012