Amezketa – Argizaiolak

amezketa_argizaiolak

Amezketan, Bartolome deunari eskainitako elizan Santu guztien edo Domu Santu egunean egindako grabaketa. Tolosaldeko herri honetako eliza berezi honen barruan argizaiolak pizteko ohitura zaharrak bizirik jarraitzen du. Grabaketa meza nagusia hasi aurretik egindakoa da eta bertan entzun daitezke bizilagunak iristen, beren senitartekoei dagozkien argizaiolak pizten eta aulkiak antolatzen. Elizako altabozetatik John Lennonen Imagine kantuaren bertsio elizartu-new age batek kontraste berezia sortzen du.

Argizaiolei buruz:
El futuro de las argizaiolas (Auñamendi)
Amezketako argizaiolak (Auñamendi)

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 01/11/2013