Zuberoako Altzürükü herrian, Maskarada egunean goizez egindako grabaketa. Zuberoako maskaradetako pertsonai andana herriko karrika eta auzoetan zehar dabil dantzan, kantari, besta giroan, Barrikada izenez ezagutzen den kalejiran. Goizari amaiera emateko, pertsonai guztiek frontoian egiten dute topo, azken errepresentazioa egiteko. Grabaketa honek musikariak erakusten ditu lehen planoan: txirula, ttunttuna eta atabalak.
Egilea: Xabier ErkiziaData: 02/03/2014