Altzola – Ura ibaira

Altzolako garai bateko bainuetxea eta gaur egun Alzola ur enpresaren lantegia kokatuta dagoen tokian egindako grabaketa. Lantegitik eta bertara mendialdetik iristen den ur emaria Deba ibaira erortzen da. tartean lantegiko makinen eta langileen ahotsak, trafikoa urrunean, ahateren bat edo beste baita Altzolako elizdorreko ezkilak ere entzun daitezke.

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 18/06/2015