Altsasu – Inauterien amaiera

5513011653_2ae4dbd5d3_b

Sakana haraneko Altsasu herrian inauterietako azken egunean, asteartez, egindako grabaketa. Inauteriak amaitzeko tenorea iritsi da: Herriko argiak itzali, etxeetako balkoietan kandelak piztu, eta suziriarekin batera ehundaka mozorro, momorrotxo eta gainerako inauterietako pertsonai agertu dira Foru plazan, su-bengalak eskuan dituztela. Batzuek txalaparta jotzen duten bitartean, besteek adarrari putz egiten diote, momotxorroen zintzarri doinu eta oihuekin batera. Inauterien extasi momentua.

argazkia: Mr. Theklan

Egilea: Xabier Erkizia
Data: 21/02/2012