Orreaga – harabotz (VIII. mendea)

Iturria: Altabizkar-ko kantua (herrikoia, VIII. mendea)
Erramun Olabide (1869-1942)
oharra: Kantu hau 1834an Institut Historique izeneko elkartearen idazkari zen Monglaveko Garayk argitaratu zuen lehen aldiz artikulo batean. Karlomagnoren garaiko kantu bezala aurkeztu zuen, Pirinioaren bi aldeetan ahoz aho mantendu izan den abestia.Soin-erroak / Soin-aldorrak. 17.orr.

I.
Oyhu bat aditua izan da
Escualdunen mendien artetic,
Eta etcheco jaunac, bere athearen aitcinean chutic
Ideki tu beharriac, eta erran du: “Nor da hor? Cer nahi dautet?”
Eta chacurra, bere nausiaren oinetan lo zagüena,
Altchatu da, eta karrasiz Altabiscarren inguruac bethe ditu.

II.
Ibañetaren lepoan harabotz bat aghertcen da,
Urbiltcen da, arrokac ezker eta ezcuin jotcen dituelaric;
Hori da urrundic heldu den armada baten burrumba.
Mendien copetetaric guriec errespuesta eman diote;
Beren tuten soinua adiaraci dute,
Eta etcheco jaunac bere dardac zorrozten tu.

III.
Heldu dira! heldu dira! cer lantzazco sasia!
Nola cer nahi colorezco banderac heien erdian aghertcen diren
Cer simistac atheratcen diren heien armetaric!
Cembat dira? Haurra condatzic onghi!
Bat, biga, hirur, laur, bortz, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar, hameca, hamabi,
Hamahirur, hamalaur, hamabortz, hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hemeretzi, hogoi.

Deskargatu faksimila PDF euskarrian

Egilea: herrikoia
Data: 11/03/1834