Alegia – Santa Ageda

Txintxarri abesbatzak antolatuta Santa Ageda bezperako errondak egiten dituzte Alegin otsailaren 4ean. 2010. urtetik aurrera bertsolariek ere parte hartzen dute herriko itzulian. Honako honetan Jon Eskudero andoaindarra eta Imanol Irazustabarrena alegiarra aritu dira kopla kantari.
Grabaketa hau Irun-Gasteiz errepidearen azpiko pasabidetik egina dago, kantariek gaueko azken koplak abesten dituzten bitartean gainetik pasatzen diren auto eta kamioien soinua entzuten da nabarmen.

Egilea: Asier Gogortza
Data: 04/02/2015