Agoitz – Inauteriak

Agoitz Maskatita  Kaskabobo

Agoitz (Nafarroa) herriko inauterian egindako grabaketa.
Astearte arratsaldean Maskaritak eta Kaskaboboak kaleratzen dira. Arratsalde bukaeran Maskaritak eta Kaskaboboak aurpegia erakusten dute eta puska biltzera ateratzen dira. Sua pizten dute Merkatu Plazan eta ondoren “Maskarita eta Kaskaboboen Kalearen” purifikazioa egiten da. Diotenez ihauteri garaian kaskaboboen maskarek eskeintzen duten ezezagutzaz probestuta, hilketa bat gertatu zen.
Ondorioa kale horren betiko itxiera izan zen. 2010 urtetik soilik inauteriak irauten duen bitartean irekitzen dute kale hau.
Txistuak, danbolina, ahotsak, zintzarriak, txaloak…

Egilea: Iñigo Telletxea
Data: 08/03/2011