|
eten
lanak
audio
emanaldiak
irudiak
harremanak
loturak
|
|
labeatzomorroen bibisekzioa |
|
Ahitua naiz, ez dakit zer egin
Ahitua naiz, hau bai gogaikarri
Horrela bizi beharrak sumintzen nau aski.
Ahitua naiz, ez dut zertan poztu
Ahitua naiz, hotzik ere ez dut.
Inguratzen nauen izotza
orain ezin urtu.
Luze, urteak dira ta bertan gozo
egon izan naizela dirudi,
ezin aldatu eta ezin bizi ta ohartu egin naiz:
horrela jokatu izana
damutu egin zait.
Ahitua naiz, damuak, hainbeste.
Ahitua naiz, ta (orain) hainbat atsekabe
Holako hitz sakonek
harrera ona omen dute |
 |
Entzun, holan eingo
dugu:
Hemeretzi nik, bakarra zuk.
Ehuneko bost gutxi al da?Pentsa zertxobait badela
Taxman
Abestu nahi?, zerga ahoan
Dantzatu nahi?, zerga oinan
Irakurri nahi?, zerga begian
Larrutan nahi? zerga aluan
Taxman
Ez galdetu zertarako dan
Taxman, Ibon jauna
Gehio ordaindu ez baduzu nahi
Taxman, mister Unai
Aholku bat ororentzat:
Egin gure bazkideak
eta nireak izango
zarete |
|
Bizkai sakoneko
herrixka batean, taberna batean, zerbezatan bizi zen Roke Arizkun.
Behin
gizon batek zerbeza ostu zion, begian kolpea jo, alboko tabernara
joan,
ta Rokek esan zuen “harrapekot”.
Beraz, egun batez erabaki zuen ohiko taberna utzi ta albokora joan,
ta bere zerbezaz jabetzea
Roke Arizkunek
taberna miatu zuen Garagardo-ebaslea atzemateko Rokek bere ur-pistola
prest zuen etsaia ikusitakoan blaitzeko. Antza, etsaiak poteoa
izorratu zion Rokeren zerbeza faboritoa ostuta. Zerbezaren izena
Lager zen baina denek Lagernikesa deitzen zioten. Baina Lager eta
lapurra, izenez, Maddi, kaleko hurrengo tabernan zeuden. Roke bertan
sartu, konketan
ura kargatu ta mehatxu egin zuen: “tiro egingot”.
Baina Maddik ere ur-pistola zeukan eta lehenago blaitu zuen.
Tabernariak
lehorgailua ekarri ta Roke lehortzen hasi zen. Esan zion “motel,
azkenetan zauz” ta Rokek erantzun “busti baino ez nau egin ta hobeto
egongo naz mozkorra pasaten jatenean” Baina lehorgailua indartsuegia
zen eta odola ere lehortu zion. Rokerenak egin zuen gehien
preziatzen zuena salbatzeko
|
Astebete in dut papera eskuan
astebete halaber gitarra lepuan
ismael hori lez ni bai alua
orain gris gris, dana gris
BERT
entzuizu, adi!
BERT
zure
bila aspaldi
BERT
ta zugan itsuan
BERT
Lehenago dena zen
hartu ta segituan, tantaka etortzen ziren notak burura. Baina
bapatean heldu da anabasa, horregatik natortzu erantzun bila
Lehen uste nuen
ideiak nitula
Ohartu ere ez
mailegu zirela
Ezaren lurraldean
amildu ahala
Hau plajioa da
disko osoa bezala
|
Ugerrak ez du, ez, botoia tapau urteak pasa ahala
gero STOP eta ON eta euforiak darrai.
Tira! ukitu bez botoia ta segi, arren!
Ezin duzu doinu
gaitz hori oroitu?
han goian dagoen
fabrikatzarrari beitu
senti senti senti,
senti dezaket
umel bazaude, ni
aldiz egongo naiz laster… tente-tente
Builak gaitu
gogaitu eta alfertu
gogor iraun fauna
honetan antzeztuz
deitu, deitu, deitu
deitu ahal bezain laster
umel bazaude, ni
aldiz egongo naiz laster… tente-tente
Lukas, 13.5
Builak gaitu
gogaitu eta okertu
gogor iraun fartsa haiek oroituz
deitu, deitu,
deitu, deitu ahal bezain laster
umel bazaude, ni
aldiz egongo naiz laster…
bultza!
tente-tente!
|
onddoak bildu
ondo frijitu
tripan opildu
ta lokartzean zurbildu |
 |
Entzun!
Zelatari beti
Entzun!
Zelatari beti
ate atzean
errezeletan
mahai azpian |
Lukene deslai
da bilbon.
Lukene iantzi lasterka doa azken metroa hartzera, baina
alferrik, bere bidetik etxera datozen azkenak bertan dira,
berandu da.
deslai dabil bilbon, txakur baten antzo, deslai dabil bilbon,
erlojua orpoz orpo
Txaber Arestik berripaperak saltzen ditu Prim kalean, hainbat
bezero, agurrak zero, dirua utzi ta atzera metrorantz doaz.
Deslai dabiz bilbon, txakur baten antzo, deslai dabiz bilbon,
erlojua orpoz orpo
Lukene Iantzi, etxera heldu da gaueko ordubietan. Goiza heldu
da, Txaber Arestik Berria eman ta atzera metrorantz doa, berandu
da
deslai dabil bilbon, txakur baten antzo, deslai dabil bilbon,
erlojua orpoz orpo
|
|
gorap
|
|
ertzean |
aldez
aurretik ezarri euskuen eskribitzeko arkatza ta ulertzen ez dogun
hiztegi mardul ta zaharkitua,
ta erabili behar doguz.
belarriak tapatzen dabezen altzairuzko hatzamar hotzak urtuko dituan
kandela hauskorraren argipean aterpea hartzen dogu…
bitartean , gure altzairuzko uhinak hedatzen saiatzen gara lotuko
gaituen haria luzatu ahal izateko |
 |
so egin
zelan aspertzen diren nire liburuak, hitzak nekatu dira atseden
hartzeaz. lerroz aldatu, hurrengo orrialdera pasatu dira, ihesi,
ikustezin bihurtzen dituen hautsari putz eginez
so egin, zelan azkartzen diran nire hitz aspertuakesaldi berrietan
egokitu nahian |
| |
|
|
|
presaka,
ez dakit zergatik, korrika, inora ez heltzeko, jauzika, oztoporik
gabe atzera, beldur naizelako. lasterketa honetan bigarrenak
saririkeskuratuko ez balu bezala bizitzea tristea da. ukabila,
besteei sartuz, bultzadak, alde guztietatik, aurpegi desitxuratuak,
mundua, leku itsusia |
 |
denok
amesten dugu, guztiok berdin ez. beraien kaioletan gabaz amesten
dutenek,esnatzean handikeria, hutsaren islada baino ez dute.
kaioletatik at egoten saiatzen den orok egunero amesten du, begiak
zabalik. horiek dira arriskutsuak, ametsak egia bihurtzen
dituztelako |
| |
|
adreiluak
margoz estali dira baina oraindik ditugu harri itsusiak, xarmagabeak,
deformatuak, zapaldu nahi ez duzun lekuan.
mugitzen dira, bai, ez dira itsatsirik gelditzen, batetik bestera
zirkin egiten |
 |
erloju
gabeko denboran bizi nahi dut, ez iparran, ez hegoan etxerik gabeko
herrian baina, hara non datozen segunduak, minutuak, mendeak
ametsetako karta gazteluak suntsitu nahian |
| |
|
nago
ezinezkoa dela, pairatzen dugun egoerak lehertu behar duela, nago
eguna heltzeko egunek joan, (egunek) etorri behar dutela, nago igaro
behar duela egunak beste egunek lain ordu dituela eta iragango dela
besteak bezain gazi, besteak bezain geza. egunak argi, gauak ilun,
egunak eguna ez ezik gau iluna dakar ere, eta argiak itsutzen
gaituen eran, gauaren ilunak ez digu ikusten uzten. bestela, beste
kabroi batzuek begiak braust aterako dizkigute, ta begirik gabe
egingo dugu aurrera, eskuak begi, baina atzera ez. nago ikusgarria
dela, ukigarria dela, nago eguna ere besarkatzen egongo garela, nago
eguna ere eskuekin laztantzen eskuak erauzten badizkigute ere
diskoa deskargatzeko sar zaitez
audio
atalean
|
|
gorap
|
|
eten
(2000) |
|
ezinegona
kezka
garratza, ezinegona,
estalezina agerian,
begirada gehiegi nigan
zama astunegia, ezinegona,
akatsaren ondorenak,
hondamenaren islada
keinu adierazkorra, ezinegona
erruaren saria nere baitan geratu da |
 |
biharko
euriak
gureak
egin du, baina lasai nago biharko euriak guztia eramango baitu,
ohiko arazoak, betiko tristura, haizez beteriko ametsgaitzak.
gureak egin du halaxe omen dio planetaren errege sentitzen den
kabroi krudelak. jendearen barrea, lotsaren zama, metal zikinaren
kiratsa.
baina non dago irtenbidea? askatasunik gabeko lekuetan?
|
|
katxondeoa
politikari
handiak kafeetan biltzen ziren gezurrak asmatzeko, kafeetan biltzen
ziren gezurrak asmatu eta kontatzeko, gezurrak asmatu eta sinisteko,
gero prentsaurrekoetan biltzen ziren, dotore-dotore, gezurrak
zabaltzeko eta telebistan agertzeko. eta telebistari esker orain
badakigu katxondeo horri "demokrazia" deitzen zaiola
iker "txiki" |
gela
horietako hormak ez dira gardenak
zure
garraxiak entzuten genituen,
zure odola usaintzen genuen,
minaren adierazlea airetik zebilen,
hala ere han ez zen ezer gertatzen
esku mingarrien arteko panpina zinen,
giltzapeko jolas lazgarrien zioa,
jolastoki itxian jokalariak nagusi,
euren arabera han ez zen ezer gertatu |
puxkar
artean
epaia
zuten beraien artean,
belarri handituak esaten zuen
sudur luzedunak bota zuela puxkarra eta honek alderantziz izan zela
hilabeteak daramatzate auzian
nik ez dakit, baina bata edo bestea izan norbaiten kakalarria
autobusean gindoazen guztiok
sufritu behar izan genuen
iker "txiki"
|
|
zurbil
grabitatea
errege alkoholaren bidaian, gorputzak pilaturik eta egiak agerian.
zikintasun lausoa burmuinaren galeran, barrearen algarak, gorrotoak
kalean. nor den nor jakin barik, argitasuna somaturik, zertarako
edan dudan ezin ulerturik. jende artean inor ikusi gabe, pixkanaka
begiak iztera iritsi arte, tabernaz taberna irteera non ote?,
edalontziari begira ezin esan ezetz. zer den zer jakin barik,
isiltasuna entzuterik, nere niaren arrastoak oraindik aurkitzerik,
nekearen fragantzia ilunak, keaz estalirik
|
 |
etxea
leihotik
egia diren gezurrak,
benetako faltsukeriak,
sentimendu zimelak,
fedea galtzeko joera.
aurrerapauso bakarra,
atzerapauso hirukoitza,
ezintasun krudela,
etxea leihotik botata.
aurrerapauso bakarra,
atzerapauso hirukoitza,
hiltzearen gauean,
errudunaren beldurra.
hala
ere,ez dut atzera begiratuko
esklabu ez bihurtzeko
|
|
loak
ezin harturik
txakurren
zaunkak etengabe entzuten, loak ezin harturik, bakardadearen
astuntasuna leku guztietatik zabalduz
eta gauaren itzaleko argiak berotasuna bihurtuz. bueltaka eta
bueltaka inondik inora. pentsamenduei iheska burmuina beti martxan,
loak ezin harturik, gelaren hormak pixkanaka estutuz eta eguzkiaren
argiaren beldur
begiak tinkatuz |
gorap |