Aurrean duzun hau SOINUMAPA.NET Euskal Herriko Soinu Mapa egitasmo irekia da. Fonografia edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarri hartuz, landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatzeko balio duen webgunea da hau. Bertan, Euskal herrian zehar egindako hainbat grabaketa entzun ditzazkezu: Hirietako zaratak, mendialdeko giroak, animaliak, ospakizunak, lekuak, gertakizunak…
Artxiboa osatzen duten grabaketak entzun, kontsultatu eta beste ikerketa nahiz sorkuntzetarako erabiltzeko libre zara.
Zuk ere mapan parte hartu nahi baduzu ikus Parte hartu atala edo sakatu zuzenean azpian dagoen Gehitu grabaketa eta partekatu zure grabaketak gurekin.
Belarriak ongi ireki eta Euskal herria entzunez ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Bidaia on!
OHARRA: Egun hauetan SOINUMAPA.NET gidatzen duen sistema eguneratzen ari gara. Baliteke momenturen batean akatsen bat topatzea. Lehen bait lehen moldatzen saiatuko gara. Milesker.




